Pobreziaren feminizazio

Zahar pobre bat Liman, Peru.

Pobreziaren feminizazioa fenomeno bat da zeinaren arabera emakumeek proportzioz kanpo pobrezia pairatzen duten.[1] UNIFEMek emakumeek jasan behar duten pobreziaren karga bezala deskribatzen du, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan.[2] Fenomeno hau ez da soilik gertatzen diru sarreren faltagatik; aitzitik, gizarteetan eta gobernuetan gertatu ohi diren ahalmenak garatzeko ezintasunak eta genearen inguruko aurreiritziek zerikusi handi dute horretan. [1] [3] Emakumeen pobretzea gora egiten ari da ama bakarren fenomenoa gora egin ahala.[1] Pobreziaren feminizazio terminoa bera ezbaian jarri izan da eta hainbat modutan definitua izan da. Diana Pearcek 1978an erabili zuen aldiz Pobreziaren feminizazio terminoa ikerketa baten ondorioz eta konturatu ondoren Estatu Batuetan nahiz mundu osoan proportzioz kanpoko emakume kopuru batek pairatzen zuela txirotasuna. Pearcek ikerketa egin zuen garaian, 16tik urtetik gorako pobreen bi heren emakumeak ziren.[4]

  1. a b c Chant, Sylvia. (2006ko uztaila). «Re‐thinking the "Feminization of Poverty" in relation to aggregate gender indices» Journal of Human Development and Capabilities, special issue: Revisiting the Gender‐related Development Index (GDI) and Gender Empowerment Measure (GEM) (Taylor and Francis) 7 (2)  doi:10.1080/14649880600768538..
  2. Chen, Martha; Vanek, Joann; Lund, Francie; Heintz, James; Jhabvala, Renana; Bonner, Christine. Progress of the World's Women 2005: Women, Work and Poverty. United Nations Development Fund for Women ISBN 1-932827-26-9..[Betiko hautsitako esteka]
  3. Fukuda-Parr, Sakiko. (1999ko urtarrila). «What does feminization of poverty mean? It isn't just lack of income» Feminist Economics (Taylor and Francis) 5 (2)  doi:10.1080/135457099337996..
  4. Pearce, Diana. (1978). «The feminization of poverty: women, work, and welfare» Urban and Social Change Review, special issue, Women and Work (Boston College) 11. Pdf. Artxibatua 2016-03-04 hemen: Wayback Machine

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search